Txapelketako ARAUAK
Gure Amaia txapeldunak, bertso batzuk osatu ditu Habanera doinuarekin!! Hauek dira aurtengo arauak !!!
Getarian batu ginen
talde polita gainera
eguna zen martxoaren
hogeita hamarran bezpera
lehenengo euskaltxetan ta
ondoren kultur etxera
fundamentuz nahiko eskas
eman genion hasera
baina guztia perfekto
joan zen hortik aurrera
baldintza ta betebehar
adostuz denok batera
irakurri denak ondo
horren lan zaila ote da?
Pazko osteko astean
berriz ikusiko gera.
Ezinbestekoa dugu
emailez funtzionatzea
guztiei jakinarazi
partiduen aldatzea
astearte ta ostiral
hautatu da jokatzea
zazpitatik beatzita
komeni errenditzea
MARKADOREA ez ahaztu
atera eta sartzea
ez ahaztu partidu ostean
juez bezela aritzea
txapelketako pelotak!
Alperrik da kejatzea
denok pixkat jarri ta ez
da zaila antolatzea.
Bikotea etor bedi
kolore berdinarekin
haserako partiduak
hoita bira dira, enfin
nahikoa dela uste da
aujetaik sortu ez dadin
hamairu biko, bi talde
iaz ere berdin-berdin
kiroldegia libre da
eguraldi txarrarekin
baina soilik ostiralez
hori behar duzu jakin
galdu edo irabazi
palari gogotik ekin
denok gozatu dezagun
afarian elkarrekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: