Zertarako gaude hemen?

etinaiz@gmail.com 1592254153774 Zure Etxeko Berbalaguna. :-P | 2022-10-08 07:52

Batek pentsa lezake, bereziki gaztea bada, mundu honek ez duela zentzurik, eta alde batetik arrazoi osoa du, "gaixo" egotetik hurrun oso osasuntsu dago, bizi garen munduak ematen digun "heziketa" kontuan hartuta, materialismo hutsa eta sustrairik apenas duena...interesez josia...Orain bai, gauzatxo bat esango dizut, utzi jendarteak, gizarteak, hezkuntzak eman dizun kaxa mugatutik pentsatzetik, une batean besterik ez bada ere....eta bai egia da....beldur ematen du...ikaragarrizko dependentzia sortu arazi bait digute, finean, faktoriako behargin amaiezin bat izateko hezi bait gaituzte, inguruan mugitzen zaigun makinaria guzti horren pieza hutsak. Hori horrela izaki hitz politak hitz huts gelditzen dira gaurko munduan gertatu ohi den lez gendea saturatuta eta frustatuta, ez delako inoiz arazoaren muinaren irtenbidea bilatzen....gizartearen porrota estaltzea baizik. Eta hitz politak erabili baina benetako helburua beste bat denean "plastikozko" mundu bat sortzen da, ihada badugun mundu bat. Beraz gaur esan genezake ihada galtzeko oso gutxi dugula eta dena irabazteko. Irabazteko hitzak konnotazio itxusia hartu du bereziki azken hamarkadetan beste hitz asko itxusitu diren moduan. Benetako garaipena ez bait da sigla batzuetatik edo besteetatik etorriko, ezta faktoriaren mozkinen araberako emaitzetatik....benetako garaipena sustraietik munduak bakea ezagutzen duenean etorriko da......Eta bakea zer da bakea? Horrek ere konnotazio nahiko traketsa hartu du....edo tira erlatiboa da? bai esan genezake gauza batzuk erlatiboak direla edo.....ez hain erlatiboak muinera joaten bagara....amalurrarekiko bakea bakarra da. Amalurrarekin elkartzen garenean datorkigun bakea da egia. Eta egia bakea da eta bakea ezin da faltsukeritik eraiki eta ezin da era berean beldurretik eraiki, berak bait garamatza gudara. Maitasuna da amalurraren ahotsa. Egia, maitasuna, amalurra.......sinonimotzat har genintzazke......eta helburu bat dugu hemen egoteko noski baietz. Ez gara zerutik hona mirariz erori. Gaur jakitun askoren ahotsek, kasualitaterik ez dagoela diote, kausalitateak baizik, eta ideia hori oso gogoko dut nik.....erlijioetatik hurrun, amalurrarekin elkartzen nauelako ni, gu guztion amarekin, guztion zilbor-hestearekin. Hori guztia ezin da kasualitate huts bat izan, ama lurra kasualitate bat da akaso? orduan zein da erantzuna guztiok taberna taskan sartu mozkortu arte eta gero asteburuan frustrazio osoz aste osoan irabazitako txanpon hondarrak Ikean edo Media Marken gastatzea? horretarako etorri gara mundura? Hori da amalurraren kasualitatearen nahia? Zientziak zer erantzun du horren inguruan? Txertatzea, tiritak jartzea? partxe amaiezinak noiz arte? Amalurrak eztanda egin arte? Irtenbideak nondik etorriko dira gugandik ez bada? Orain extraterrestreen zain gelditu behar ahal dugu gure lurrari irtenbidea emateko azken itxaropen bezela akaso? Ez dakit, ez dakit, baina bide horretatik, soilik uste dut pentsatzen dudana esaterik badut oraindik....hurrunegi goazela....eta noski aske gara baita ere hurrun joateko baina.....merezi du? Ain zaila da? Gu gerorre izatea? edo orain bakea ekarri nahi izanagatik akusatuko gaituzte?? Nork daki behar bada bai ez litzateke berria izango hori ere baina merezi du?.....zenbat denbora gehiago beldurren pe?? Bakoitzak aukera dezala bere bizitzarekin zer egin baina....altura hauetan nik nahiko garbi dut "patuak" markatu didan bidea bakarra eta benetakoa dela....Bihotzarena. Ez hitz hutsetan eta itxurakerietan gelditzen denarena eta nazkatuta gaudena, baizik eta benetakoarena. Eta amaitzeko ameriketako "lehendanikoen" hitz batzuk ekarriko ditut gogora....."Gu gerorre gara itxaroten ari ginen horiek" eta "Pertsona bakoitzak 'misio' bat du munduan eta gaixotasun bakoitzak bere belarra, sendarazteko".

Zein da zure hautua? Beldurraren bidea edo maitasunarena? Has gaitezen eguneroko zorionaren bidea jorratzen....

P.D.:Bejondeizula zuri, pertsonalki ezagutzen etzaitudan baina intentzio honez beterik zauden horri. Bizitzak hala nahi izango balu......lasterrarte!


Utzi iruzkina: