TUENTI SAREA

neraba 1456151771104 neraba | 2009-04-21 15:40

TUENTI sare soziala

Azken hilabetetan izugarrizko arrakasta izan du Tuentiak. Bada urtebete baino gehiago nire ingurukoak webgune honi buruz hitz egin zidatela, baina nik hasieran ez nion garrantzirik eman  garai haietan ez baitzen oso ezaguna. Nik 2008ko irailaren 10ean egin nuen kontua, baina hala ere hasieran ez nuen gehiegi erabiltzen. Unibertsitatean hasi ondoren nire interesa handitzen joan zen eta gaur egun egunero ibiltzen naiz Tuentian.

Nire lagunak eta gertukoak bultzatu nindutelako sartu nintzen mundu honetan, gaur egun gure adineko oso jende gutxi baitago bertan kontua ez duena.

Normalean argazkiak igotzeko eta ikusteko erabiltzen dut. Horrez gain jendearekin hitz egiteko eta argazkiak komentatzeko ere oso webgune erosoa da. Bideo eta abestiak igotzeko ere balio du eta horrela ere abesti ezezagun asko ezagutu ditut.

Gehienetan , egunero sartzen naiz Tuentira, baina sartzen ez banaiz ez diot garrantzirik ematen, ez zait ezinbestekoa iruditzen. Baina oso gustuko sarea da eta guztiz entretenigarria iruditzen zait, gainera orain arte behintzat ez dut ezustekorik izan Tuentiarekin.

Ez nau inork molestatu gaur egun arte, bada ezagutzen ez duzun jendea zure Tuentian ibiltzen dena eta noizean behin hitz egiten dizuna baina oraingoz behintzat, inork ez nau ezer txarrik egin.
Niretzat Tuentia inportantea baino gehiago entretenigarria da. Ez zait ezinbestekoa den zerbait iruditzen, eta orain webgune hau kenduko balute denbora pasatzeko beste modu bat bilatuko nuke. Sarean ibiltzeak nire kasuan behintzat ez du esan nahi etxean denbora gehiago egongo naizenik. Askotan Tuentia erabiltzen dugu lagunok gure artean geratzeko, baina betiko orduan eta betiko martxan ibiltzen gara. Nire lagunekin betiko harremana izaten jarraitzen dut eta espero dut Tuentik inor ez kaltetzea jendearekin erlazionatzeko garaian.

Laburbilduz, oso webgune egokia iruditzen zait erabilera ugari dituelako eta oraindik bertan kontu bat egin ez duenari egitea aholkatzen diot.
Hementxe duzu nire Tuentirako lotura zuzena.



tuenti2


Utzi iruzkina: