Gaur egungo teknologiak
Teknologia berriak aurrerapenak ala atzerapenak?
Gaur egun zorionez edo zoritxarrez mundu osoko jendearekin komunikatzeko erraztasun handia dago. Teknologiak aurrera egin du azken urteetan eta nahiz eta gehienetan aurrerapen hori onerako izan, baditu bere alde txarrak ere. Oso erraza da argazkiak, mezuak, testuak, etab. Internet edo mugikorraren bidez bidaltzea eta horrek zenbait kasutan izugarrizko ondorioa ekar dezake.
Klasean, Euskal Herrian gertatutako kasu bat irakurri genuen. Neska baten mutil laguna kanpoan zegoen, Milanen, eta sexu faltan edota berarekin egoteko beharrarengatik orgasmo bat grabatu eta bidaltzea erabaki zuen. Neskak mugikorrean gorde zuen eta ondoren kalera atera zen. Zoritxarrez sakelako telefonoa galdu zuen eta herriko mutil batek aurkitu zuen. Mutil honek mugikorra poliziari entregatu beharrean, kuskuseatzen hasi zen eta orgasmoa ikusitakoan bere lagunekin konpartitu zuen. Bideo hori tamalez herri ezberdinetako jendearengana iritsi da bluetooth delakoari esker. Neskak taberna batean egiten zuen lan eta bertara gerturatzen ziren guztiek barre egiten zioten. Egoerari aurre egiten saiatu zen baina ez zen batere erraza izan eta salaketa bat jarri behar izan zuen. Hortik aurrera bideoa zabaltzen egon diren guztiei kontrolatzen ibili dira baina hala ere, neskak bere herritik alde egin behar izan du bere mutilarengana.
Istorio honek oso garbi erakusten digu gaur egun gure intimitatea munduan zehar zabaltzea oso erraza dela eta horregatik ondo gordetzea edo lehenbailehen borratzea gomendagarria da. Orain tuenti, facebook, eta horrelako programekin gure bizimodua edonork jakin dezake eta agian horrek denborarekin kalte egin diezaguke. Beraz nire aholkua da zenbait gauza guretzako bakarrik gordetzea eta ez publiko egitea. Zenbait kasutan oso aurrerapen handiak eta aproposak dira, baina hainbesteko aurrerapenek kalteak sor ditzakete gure ingurukoak humilatuz edo minduz, mutil honek egindakoaren kasuan bezala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: