Himalayako urtzeak arriskuan jartzen du Asia
Berotze globalak azkartutako prozesuan, Himalayako glaziarren urtzeak, eragin latza edukiko du asiarren bizitzan eta ekonomian.
2050erako, Qinghai-Tibet mesetako (munduko altuena) glaziarren laurden bat urtuta egongo da. Erreserba natural hau ezinbestekoa da biztanleriaren ekonomia eta eguneroko bizitzarako, ez bakarrik eskualde honetan, baizik eta Txinan eta hegoekialde asiarrean, horrela azaldu du gutxienez, Qin Dahe, NBE-ko Aldaketa Klimatikoaren Panelaren kidea.

(Rongbuk [Qinghai-Tibet mesetan]glaziarra 1967an eta orain dela hilabete argazkietan)
Glaziar tibetarrek ibai askoren emaria kontrolatzen dute, hala nola, Yangtse, Ganges eta Mekong. Kontuan hartuz ibai hauen deltetan kokatzen dela Hego Asiako "garautegia", larritzeko asuntua da. Garau produkzioa %30era jaitsi daiteke hegoaldean eta erdialdean: hegoekialdean eta ekialdian aldiz, %20.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: