Aldaketa Klimatikoaren Eszeptikoak

naturarekinbat 1456151759347 berdeak gara | 2008-01-06 00:02

Irakasle eta kazetari talde murritz batek telebista eta irratiko debateak monopolizatu dituzte aldaketa klimatikoaren teoriarik onartuenak kolokan jartzeko.

Zientziaren munduan aritzen direnak, gehiengoak uste du aldaketa klimatikoa gertakari nabaria eta ezbairik gabekoa dela.

Hala ere, hedabideak eszeptizismoaren guruengana jotzen jarraitzen dute, ikerlarien argumentuak iherdesteko eta komunitate zientifikoa zatituta dagoelaren itxura eman nahian, morboa sortuz.

Eszeptikoek indar mediatikoa beregantu dute adibidez El gran timo del cambio climático dokumentalarekin edota Las mentiras del cambio climático liburuarekin, Quo aldizkariaren zuzendariak idatzita. Adibidez, Antón Uriarte geologo eszeptikoaren blogak 1000 bisita baino gehiago jasotzen ditu, konspirazioak bultzatuz.

Espainian, aurreko bietaz aparte, izen handiko pertsonaiak ere eszeptiko agertu dira, gure ustez AGERIA, NABARMENA ETA UKATU EZINEZKO FENOMENOA den aurrean: hala nola, Museo Príncipe Felipe-ko zuzendaria, Juan de Mariana Insitutuko zuzendaria, Luis Carlos Campos kazetaria...

Nola da posible hedabideek gai hain serio baten aurrean horrelako espektakulu mediatikoa sustatzea? Lotsagarria...


Utzi iruzkina: