Izakiarik animaliena II

naturalwonders 1456151758223 Natural Wonders | 2008-11-24 12:22

Gizakia izakirik animaliena II

Gaur, Sabadellen nintzela (oporrak hemen igaro nahi izan ditut nere neska-lagunarekin) telebistan izugarrikeri bat ikusi dut. Pentsatu neban, nere "Gizakia izakirik animaliena II" artikuluakin ikusteoa ikusia nuela, baina gaurkoa ez dakit nola deskribatu. Ez dakit zein saiotan izan dan ezta zein kanalean, baina hori berdin dela uste dut momentu honetan.

Hasieran ikusi dudana ez da hain anormala izan (anormala diot bortizkeria izanda ere eguneroko gauza bilakatu baita guere bizitzetan , eta hau aldatzea ezinezkotzat eman dudalako). Zezen baten inguruan pertsona kopuru zenbaezina korrika, zezenari begira. Honek aurrera zihoan abiadura handiz, jakin gae ziur asko (dudarik gabe hobe esanda) ze patu zen bide amaian. Tipo bat agertu da kamerari pasatzen eragozteko, ez dute nahi guk ikustea gertatuko dena. Geroago azaldu dutenez hogei zaldun inguru, lantza eskuan, zezenaren bizitzari amaiera jartzen saiatu dira, batek lortu duen arte.

"Txapelduna" Antonio Rodriguez, alias "El jarulo" izan da. Bere izena ozen esan du harro, nahiz eta nere ustez hobe zukeen burua lur azpian sartu eta barkamena eskatu animaliaren gorpu bizigabeari. Tordesillasen (hemen "ospatu" egin baita tontokeria hau) oso pozik ziruditen, nik ez dut uste inori burla edo barrerik egin behar diodanik, baina nire bizitza irauten duen bitartean espero dut tipo hauekin inoiz topo ez egitea.

Horretaz gain, telesaioaren elkarrizketa edo dena-delakoa amaitzera zihoanean, tipo bati sera esan diote: No te parece cobarde que decenas de personas rodeen al toro y lo ataquen?

Pentsatu nuen honekin tipo isildu eta burumakur alde egindo zuela, baina badirudi Tordesillasen badaudela "itsu" asko. Tipoak zera esan du: Yo me juego la vida al igual que el, es un cara a cara.

Amaitzeko nik hauxe esango dut. Un cara a cara? Hogei baten aurka? Hauxe bai erokeria, berria niretzat gainera. Zu agian zuren bizitza jokoan jartzen duzu (nahi duzulako) baina zezenak bere patua ziurtatua du, hil egindo duzue, eta es dut uste berak hori erabaki duenik. Ez dut hitzik ikusi dudana azaltzeko, Antonio Rodriguez, espero dut inongo zezenik zure bizitzari amaierarik jartzea, ni gutxienez ez bainaiz animaliak bezala, hobe esanda, ez bainaiz, Tordesillaseko gizakiaren moduako. Bi musu Tordesillaseko biztanleei eta ondo izan.


Utzi iruzkina: