DURANGOKO JAIZEK
Gure blog fiesteru honeri hasierie emoteko Durangoko jaixek komentekoguz apurtxu bet eta bertoko egitarau bebai eskuragarri eukiko dozue zuen planak eitzeko, azkenien gaztiok ganaz urtetako ohitxurie dekogun arren, gabeko jaixe izeten da askotan gurie.
Egize esan Durangoko jaien antolakuntza oso ona da, eta ekintza piloa dau eitteko, gusto danantzako moduko jaizek direla uste dogu. Ekintzarik aipagarri edo guretzat interesgarrizenak dekozuez gorriz markeute.
Eguerdiko 12etan dauen paella txapelketa plan politxe iruditzen jaku, edozeinek hartu leike parte eta kuadrilan estilo honetako txapelketatan parte hartzie beti izeten da dibertigarrize. Ganera geizenetan ez gara izeten oso sukaldari onak eta esperimentu raroak eitzen doguz janarizegaz epaileen desgrazirako!ja!
Herri kirol mistoari dagokionez, guk gure herrizen be nonoiz ein dalez, ba gustetan jaku bertara hurbiltzie eta jentieri lehiatzen ikustie, askotan katxondeo puro y duro izen arren, gure tradizioari indarra emiten dotsie gure barik, bertoko ohitura dan herri kirola bizirik mantenduz.
Ta 19:30 etan kalejiraaa!alee danok dantzaraa!
Bueno ta amaitzeko gure momentue KONTZERTUEK!gaztiok beti joaten gara,danatara nahiz ta taldiee z ezagutu. hor gauz beti saltona!Aipagarrize da Jarabe de Palon kontzertue, guk oso gustoko dekogu!
Bueno hau da dana…laster “mas y mejor”, ONDO PASA, PASA BARIK!!!
2007 Urriak 13, larunbata - SAN FAUSTO EGUNA
07:00 Diana txistulariekin.
07:30 Zezenak dira dultzaineroekin.
Azkeneko biak umeentzako bigantxak izango dira.
10:00 – 14:00 Haur Parkea Landako Gunean.
10:00 Esku-pilota eskolako Txapelketaren finalak. San Faustoko Pilotalekuan. Antolatzailea: Durangoko Pilotazale Elkartea.
11:00 Umeentzako jolasak Andra Marian. Antolatzailea: Txosnen Batzordea.
11:00 Bisita gidatua: “Erdi Aroko Durango”.
11:00 Meza Nagusia San Faustoko elizan.
12:00 Paella txapelketa San Fausto auzoan. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.
Oharra: Paella txapelketan edozeinek hartu dezake parte. Partaideek arroza izan ezik beste osagai eta tresna guztiak ekarri beharko dituzte. Arroza antolakuntzak jarriko du. Izen-ematea: 12:00etatik aurrera San Fausto auzunean.
12:00 Umeentzako animazioa eta puzgarriak Francisco Ibarra kalean. Antolatzaileak: Magdalenako dendariak.
12:00 Erraldoiak eta Buruhandiak Alde Zaharretik.
12:00 Bertsolariak Udaletxeko balkoian: IGOR ELORZA, GORKA LAZKANO eta FELIPE ZELAIETA.
12:30 Txalapartariak Udaletxeko Plazan. Ohorezko aurreskua eta artopilen banaketa.
Ondoren Dantzari Dantza (Platillo Soinua) KRISKITIN DANTZA TALDEAren eskutik eta Larrain dantza.
14:30 Marmitako dastatzea Francisco Ibarra kalean. Antolatzaileak: Magdalenako dendariak.
16:30 Umeentzako poniak eta bigantxak San Fauston.
16:30 Xake Azkarra Txapelketa Ezkurdin. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea. Aurretik izena emateko, Pinondo Etxean, urriaren 1etik 10era edo egun berean txapelketa hasi baino ordu bete lehenago Ezkurdin.
16:30 Rugby partidua Ohorezko maila “B”, Arriputzuetako kirol zelaian: DURANGO ILARDUYA, R.T. - UNIVERSIDAD DE VIGO.
17:00 Herri Kirol Mistoa Ezkurdin.
17:30 Zezen ikuskizuna barraka lekuan dagoen zezen plazan. Antolatzailea: Espectáculos Taurinos Mazarbeitia. Sarrerarekin.
17:30 Mañaria errekaren jaitsiera Santa Anatik. Triki-poteoa eta ondoren luncha Pinondon. Antolatzailea: Txosnen Batzordea.
18:00 Umeentzako tailerrak eta txokolatada San Fausto auzoan. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.
18:30 Arte Martzialen erakusketa eta kalejira. Antolatzailea: Karate Nin Jutsu Wado-Kan Kirol Taldea.
19:00 Kalejira GAUERDI fanfarrearekin.
20:00 TRAPU ZAHARRA Santa Anan. Santi Ugalde eta bere adiskideak Durangora datoz berriz ere “Visa Vis” antzezlanarekin.
(Euria egiten badu Andra Marian egingo da).
22:30 Kontzertua txosna gunean DURANGALDEKO 3 TALDEREKIN:
· TUESDAY EVENINGS
· INFERNUKO PANPINAK
· SAX SEX FULL
22:30 Kontzertua Landako Gunean:
SEIREN eta JARABE DE PALO
11 urteren ostean eta “Adelantando” azken diska aurkezten ari diren honetan, Durangora datoz “La flaca” abestiaren sortzaileak.
23:00 JAMAICA ORKESTRA Ezkurdin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: