poesia

mylife 1456151732220 my life | 2008-06-02 21:19

Gaur Pako Aristi-ren poesia bat jarriko dut blogean asko gustatu zait eta, hementxe daukazue:

Haurtzaroa dut gogoan une honetan.

Urrestillako aiton-amonak.

Gehienak ezagutu nituen neure aitonaren bidez,

eta baserrietara pasieran joanez.

Niretzako pertsonajeak ziren denak:

aitonek ardoa edaten zuten tabernan,

amonek anisa etxean.

Bakoitza bere jenioarekin, bere hizkerarekin,

bere istorioekin, bere misterioekin,

bere egiekin eta bere gezurrekin,

pertsonajeak ziren denak.

Gehienetan bakarrik ikusten nituen,

eta ez ziren kexatzen.

Gaurko zaharrak kaskartu egin dira zeharo.

Autobusetan doaz denak elkarrekin

turismo lekurik ziztrinenetara,

telebistan agertzen dira inkestak erantzunez,

gimnasia egiten dute, ikastaroetan izena eman,

eta begiak lurrera erortzeko moduko

marrazki itsusi eta perspektiba gabeak

jartzen dituzte erakusgai (eta salgai!).

Adin guztietako jendea taldeka

antolatu eta eraman nahi duen gizarte honek

hondatu du zaharrei nien errespetua eta miresmena,

errespetua ere irabazi egin behar baitu bakoitzak.

Etxeetako jabe zirenak

ekintza barregarrienen jabe baino ez dira bihurtu

euren moderno izan nahian,

gaur egungo izatea

gaur egunerako balio izatearekin nahastu dutelako.

Ahotsa izan da beti zaharren altxorra, eta ez gorputza,

pertsonaje interesgarri haiek

txandalez jantzitako txorimalo bihurtu ziren arte.



Pako Aristi











Utzi iruzkina: