Eutanasia

mylife 1456151732220 my life | 2008-06-02 21:01

ZERGAITIK DUIN HILTZEA EZ DA ESKUBIDEA?

Eutanasia grekotik datorren hitza da eu (ongi) thanatos (hil), eta heriotza duina esan nahi du. Hori aurrera eramateko, ezinbestekoa da gaixotasun sendaezin bat izatea. Baina, bizitzea eskubidea bada, hiltzea ere eskubide bat izan beharko litzateke. Horrela, eutanasiaren aldeko, kontrako eta erdialdeko iritziak eta argumentuak ikusiko ditugu.

Medikuek beti izan dute partehartzea gaixoaen erabakietan, beraz, gaixoak tratamentua hartu ez banahi du, medikuek ezin izango dio tratamenturik eman, honek eria heriotzera eramango badu ere. Honi, eutanasia jasankorra edo tratamentu mugatzailea deritzo. Gainera, medikuntzan, eriaren autonomia eta eskubideak gero eta neurri handiagokoak dira eta horregatik, gero eta gaixo gehiagok har ditzakete medikuaren erabakiak.

Bestalde, gizarte modernoak gizakiaren eskubideen babesa antolatzen du. Zentzu honetan, gaixo bakoitzak bere gorputzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea du.

Eutanasiaren kontrako argumentuekin hasita, gizakiaren bizitzaren bortxaketa bat dela diote asko. Norberaren duintasunaren denfentsa, pertsonaren bizitza baldintzen arabera izango litzateke, baina horrek, konfiantza ezagatik eutanasiara eraman dezake.

Mundu Medikuen Elkarteak etikatik kanpo kokatzen du norberaren buruaren hilketa eta eutanasia, hala eta guztiz ere, zaintza aringarria gomendatzen dute. Beraz, mediku batek eri bat hiltzera lagunduz gero, etikaren aurka jokatzen du, baina, eri batek ez banahi du tratamenturik hartu, eta hiltzen usten badiozu medikuak etikoki jokatuko du.

Bestalde, eliza katolikoaren jarrera mundu mailan eutanasiaren eta norberaren burua hiltzearen kontrakoa da. “katolikoek iraultzari eta hiltzeko kondena bati buruzko iritzi ezberdinak izan litzakete baina sekula ez dute abortoari eta eutanasiari buruz iritzi ezberdinak izango”

Beraz, ondorioz, elkarte eta gobernu gehienak kontra egon arren, bizitzea eskubide bada, hiltzea ere eskubidea izan beharko litzateke, horregatik, norberak aukeratu beharko luke nolako izan beharko den bere bizitza horregatik, nahiez gero heriotza duin bat izatea ez da hain txarra.

euta_3


Utzi iruzkina: