Daniel Innerarityren hitzaldia HUHEZIn

mylife 1456151732220 my life | 2008-05-31 13:51

 

Daniel Innerarity jaiotzen Bilbotarra izanez gain, gaur egun, Zaragozan bizi da, bertako unibertsitatean filosofiako klaseak ematen dituelako. Sari ugari jaso ditu Innerarityk bere bizitzan zehar eta, hala nola, El País eta El Correo egunkarietan egin du lan.

Hainbat liburu idatzi ditu irakasle honek eta orain dela pare bat hilabete HUHEZIko aretoan aritu zen berbetan.

Innerarityk zioen, gaur egungo gizartean, hedabideek etengabe ari direla informazioa igortzen eta horregatik, hartzaileek informazio gehiegi daukagu gure inguruan, eta konpontzeko beharrezkoa da informazioaren gestio bat egitea.

Orain dela urte batzuk, familiako jakintsuenak aitona amonak zirela esaten zen baina orain teknologi berrien agerpenarekin, gazteenak jakintsuenak direla esan ohi da. Izan ere, familiako txikiek teknologiarekin jolasteak, nola funtzionatzen duten, zertarako balio duen botoi bakoitzak etb. dakite.

Beraz, bizi garen mundua gu baino inteligenteagoa da, izan ere, erabiltzen ditugun makinak, autoak, ordenagailuak... ez dakigu nola funtzionatzen duten, ezta nola konpondu behar diren zerbait apurtuz gero. Horregatik, Innerarityk esaten duen bezala, gizartea gizakia baino jakintsuagoa da.


Daniel_Innerarity


Utzi iruzkina: