Anbotoko Mari

mylife 1456151732220 my life | 2008-06-02 21:06

Euskal Herri osoan ezaguna den Mari euskal mitologiako jainkosa garrantzitsuena da. Gainera, Anbotoko Mari, Anbotoko Dama eta Murumendiko Dama izenak hartu ditu, izan ere, aipatutako mendi horietan bizi baitzen Mari. Baina, bere bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko, Elorrioko mendi harritsuenetako, leize bat da, “Mariren Koba” izenarekin ezagutu dena.
    Marik, ama lurraren irudikapena errepresentatzen du eta izakiaren elementu guztien erregina dela esan ohi da. Bere senarrak Sugaar du izena eta bi seme ditu, bata Mikelats gaizkiaren irudikapena dena eta Atarrabi ongia errepresentatzen duena.

    Anbotoko Mari pinpirina eta dotorea da eta maiz arropa gorria darama jantzia. Askok Anbotoko Marik emakume bezala irudikatu dela esanten dute, eta beste batzuk, ordea, zuhaitz gisara agertzen dela.
Bestalde, Marik hainbat izaera erakutsi ditu, izan ere, batzuk Mari izakia dela esan ohi dute, beste batzuk, aldiz, jainkosa bat dela. Baina, nolabait, erlijioarengandik baztertua izan da historiako uneren batean, eta horren ondorioz, gero eta lanotsuagoa bihurtu dela aipatzen da, eta gaur egun, erdi emakume eta erdi lainotsu irudikatzen da horrexegatik.
 
       Aipatutako Dama hori, Bizkaiko pertsonaia errealekin lotu ohi da, izan ere, Diego Lopez de Haro Bizkaiko jaunarekin ezkonduta omen zegoen Mari. Bere gizonak etxean ez zuela sekula aitaren egingo zin eginarazi zion horri baina horrek ez zuen bete eta etxetik hegan eginez ihes egin zuen.
 
   
    Bestalde, Anuntxi Arana antropologoak esan zuen bezala, Mari, zeruetako jainkosa da eta ez, ordea, lurtarreko jainkosa. Emakume horrek, zeruetako fenomeno naturalak eragiten dituelako, euria, txingorra, edurra eta eguzkia hain zuzen. Gainera, Marik ez du lurtarren ezaugarririk betetzen, izan ere, lurra landarez josi, hil, mendiak loretu etb. egiten dituelako. Beraz, ama lurraren irudikapena interpretazio moderno bat izan daitekeela dio lehenago aipatutako antropologoak.


Utzi iruzkina: