NOR GARA GU?

mutrikukoberdeak 1456151726508 b+i | 2007-05-18 23:58



b + i = berdeak eta independenteak

KOLORE ASKOTAKO BERDEAK

b+i ideologia ezberdineko gizon emakume  mutrikuar eta euskaldunak gara, talde independente batean elkartuak. Beraz, kolore askotako berdeak gara.

HERRI PLATAFORMA

b+i ez da kasualitatez sortutako talde politiko berri bat. Politikarien eta herritarren arteko hausturaren ondorioz sorturiko herri plataforma da. Kontzientzia sozialak bultzatu gaitu ardura hau hartzera, eta herri partaidetza (erreferenduma) ezinbestekotzat jotzen dugu denon artean zer nolako Mutriku nahi dugun erabakitzeko.

BENETAKO ALTERNATIBA

Azken bi legealdietan  nolako neurrigabeko hazkundea inposatu diguten ikusita, b+i bizi kalitatearen alternatiba da. Balore kulturalak landu, balore ekologikoak babestu eta benetako garapen iraunkorraren inguruan oinarritzea dira gure jokamolde adierazgarrienak.


Utzi iruzkina: