Zuzenean Kobetamenditik
Badira bi urte Bilboko Kobeta mendian ospatzen dela BBK Live rock festibala. 2006ko uztailan antolatu zen lehenengo aldiz Bilboko Udala eta Last Tour Internationalaren eskutik eta arrakasta handia izan zuen; hiru egunetan 40 musika talde inguruko zuten 51.000 pertsonen aurrean. Hau ikusita bigarren saiakera bat egin zen hurrengo urtean eta Bilbao Bizkaia Kutxa sartu zen saltsan ekitaldiak zeukan potentziala ikusita eta beraien patrikatik ipini zuten dirua talde famatuak bertara erakartzeko. Honela New York Dolls, Billy Talent, Iron Maiden, Metallica eta Red Hot Chili Peppers taldeak izan genituen gure artean beste batzuen artean. Arrakasta aurreko urtekoa baino handiagoa izan zen (95.000 pertsona) eta ekitaldia ospea irabazten hasi zen mundu mailan.
Aurten berriz ere itzuliko da uztailaren 4tik 6ra kartel erakargarri batekin eta festa egonkor bat bihurtzeko asmoarekin, nahiz eta aurreko urteko jaialdiarekin konparatuz egun bat gutxiago izando da aurten, (lau egunetik hiru egunetara pasa da). Hala ere taldeen kalitatea ez da jaitsi, horien artean hiru dira interes gehiena esnatu dutenak: The Police britaniar talde mitikoa, Sting buru duela berriz bateratu dira eta beraien gira mundialean toki bat bilatu dute BBK Live-erako. Lenny Kravitz amerikarrak, bere estilo pertsonalarekin bilbotarrak saltona jarriko ditu eta azkenik, Michael Stip-en R.E.M. munduko rock talde famatuenetarikoen artean.
Ohikoa
denez, festibala Kobeta mendian ospatuko da Bilboko hirigunetik 15 minutura.
Hara ahilehatzeko bi zerbitzu ezberdin eskainiko dira: Bilbobus arruntak eta
antolatzaileek jartzen dituzten doaneko autobusak. San Mames zelaiatik
ateratzen dira 5-10 minuturo. Maiztasun bera
dute kobetamenditik Bilborako autobuses ere eta eguneko 24 orduetan mantentzen
da. Beraz, garraioekin arazo gutxi egongo dira.
Ekitaldiren
barnean hainbat denda aurki ditzazkegu taldeen “merchandising”-arekin: diskak,
kamisetak, banderak, eskuturrekoak eta beste hainbat erosteko aukera izango
dugu (hori bai, oso garestiak). Eszenatokien kokapena aukeratuta dago eta
minusbaliatuentzat zonalde bereziak prestatu dira kontzertuak ikus dezaten
ostoporik gabe.
Jan eta edateko aukera dago eta 10 txosna inguru egongo dira dantzari gogorrenen indarrak berritzeko, baina edozer erosi baino lehen festibaleko diru “berezia” (Monopolyren antzera) lortu beharko da lan horretarako dauden takilletan. Gainera, kontzertuak bukatu ostean (goizeko laurak inguruan) karpa handi bat zabalduko da martxarekin jarraitu nahi dutenentzako eta irekita egongo da goizeko zazpitararte.
Antolatzaileek arrakasta errepikatzea edota gehiago handitzea espero dute eta bistakoa denez, hala izango da.
Kobetamendi/BBK Live map
Iruzkinak
Utzi iruzkina: