RIP talde arrasatearrak euren historia biltzen duen DVD bat egin dute

musikon 1456151704015 Musikon | 2008-04-26 10:37

1981. urtean sortutako punk talde arrasatearrak DVD bat argitaratu berri du Goiena telebistaren laguntzaz. DVD hau "Historia viva del punk - punkaren benetako historia" izenpean argitaratu dute. Taldearen 25. urteurrenarekin batera atera dute. Goiena telebistakoek, Jul eta Txerra Bolinaga-ri (RIP taldea zenetik bizirik daudenak) aukera eskaini zietenean, ez zuten bitan ere pentsatu, aukera ona iruditu baitzitzaien taldea izan denaren bilduma egiteko. Honez gain, Portu eta Mahomari (beste kideak) omenaldia egiteko ere balio izan zaie, hauek ez baitira gaur egun bizi.

DVD-arekin batera disko bat ere argitaratu dute. 80. hamarkadan jotzen zituzten abestien bilduma bat da. Disko honetan agertzen diren baesti gehienak orain arte kaleratu ez direnak dira, baina abesti hauen soinua garai hartakoa da.

RIP, Euskal Herrian izan ziren punk taldeen arteko lehenetarikoa izan zen, baina abesti gutxi grabatu zituzten. Azken disko honetaz gain, bi disko bakarrik dituzte eta honetako bat Eskorbuto taldearekin konpartitu zuten. Abesti gutxi grabatu arren, edonork ezagutzen ditu bai Euskal Herri mailan eta baita estatu mailan ere. Abestietan erabiltzen dituzten hitz gehienek, gaurkotasunarekin dute lotura.

DVD osatua dugu Goiena telebistak landutakoa; elkarrizketak, kontzertuak eta euren historia kontatzen dute bertan, besteak beste Doble zero izenarekin hasi zirela jotzen eta gero RIP izena hartu zutela. Gomendagarria benetan taldea jarraitu duen jendearentzat eta jarraitu ez duenarentzat ere, orduan bizi ziren kontuak gertutik ezagutzeko.

Jul eta Txerra-k Arrasateko 360 aretoan egin den DVD-aren aurkezpenean esan dutenez, salmentetatik jasotzen duten dirua ONG bati emango diote, Afrikan dagoen gosetearekin bukatzeko.

RIP-Portada


Utzi iruzkina: