Monk!!
Bere garaian San frantzizkoko poliziarik onena izan zen Adrian Monk, baina emaztearen hilketaren ondorioz maniatiko hutsa bihurtzen da, adibidez germenei, altuerari, esneari... fobia hartzen dio eta poliziatik kanporatzen dute.
Orduan bere desordena ikusirik sendagile pribatu bat kontratatzen du, Sharona Fleming, eta hau bere laguntzaile bihurtzen da. Monk detektibe pribatu bezala lanean hasten da, adibidez bere nagusi ohiari (Leland Stottlemeyeri) laguntzen.
Monk detektibe bikaina da eta kasurik arraroenak argitzeko gai da baina Sharona New Jersey -ra joaten denean berriz laguntza behar du eta Natalie Teeger kontratatzen du. Adrianek nahi duen gauza bakarra polizia gorputzera itzultzea da, baina horretarako desordenak konpondu beharko ditu.
2005. urtean hasi zen emititzen ETB2n. Eta gaur egun arrakastatxu izaten jarraitzen du lehen urteetan bezala.
Bertan Astelehenetik Ostiralera 20:15tik aurrera dago ikusgai.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: