Jon Goikoetxea eta Josu Feijoo mendizaleak bi egunez bahituta izan dituzte Indonesian
Jon Goikoetxea Boli (Ibarra, Gipuzkoa) eta Josu Feijoo
(Gasteiz) bi egunez bahituta izan dituzte matxinatuek Indonesian,
Carstensz piramidetik jaitsi eta gero. Zaborrontzi batean eduki
dituzte. Apirilaren 30ean iritsi ziren Carstensz tontorrera eta
jaisterako bidea gaizki hartu zuten, urre meategi bateko debekatutako
bidea hartuz.
John Rudolf mendizaleak handik Ameriketako Estatu Batuetako Atzerri
Departamendura egindako deiari esker geratu ziren aske bi euskal
herritarrak.
Papua irlan dago Carstensz. 7 tontor proiektua egiten ari dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: