GARBIÑE ETXEBERRIA:
Entrenatzaileak
Zubietan daramatzan hiru urteak oso positiboak izan direla uste du, eta
espero du nesken taldearen sendotzean pausu bat aurrerago joatea
Garbiñe
Etxeberria Realeko nesken taldeko lehen entrenatzaile berri bezala
izendatu berri dute. Hiru urte "aberats" Iñigo Domínguezen alboan izan
ondoren, talde txuri urdinaren agintea hartuko du Superligan izango
duen bigarren urtean. Hiru urte hauek oso positiboak izan direla
adierazi du, eta espero du nesken taldearen sendotzeaK pausu bat
aurrerago joatea lehen kategorian.
- Nola jaso zenuen albistea?
-
Esan zidatenean, albiste ona iruditu zitzaidan eta ilusioa egiten
zidan. Errespetua diot kargu berri honi, hiru urtetan bi kategoriatan
gora egin duen talde bat baita, Superligan jokatzen du, oso ondo aritu
izan da bere lehen urtean eta listoia oso altu utzi du. Maila horretara
iristen eta hobetzen saiatuko gara.
- Zein da zure hiru urte hauetako balantzea?
-
Hiru urtetan taldea hezi ondoren, jaiotzetik lekurik altuenean izatera
pasa da nesken futbolean. Hiru urte hauek oso positiboak izan dira
maila guztietan. Taldea, talde teknikoarekin erlazioa, Iñigo
Domínguezekin? Zalantzarik gabe, dena oso aberasgarria izan da.
- Eta Iñigo Domínguezekin?
-
Hiru urte pertsona batekin egotea, elkarbizitza, zaila da, baina
Iñigorekin oso erraza izan da. Berarekin oso gustura izan naiz
egunerokoan. Asko ikasi dut berari esker, bakoitzak zuena eman du, nik
20 urtetan nesken futbolean dudan esperentzia, eta une honetan, banandu
behar izan gara. Alde batetik, triste nago sortu dugun bikotea
bukatzeagatik, hiru urte oso polit izan baitira.
- Aldaketa asko izango direla uste duzu?
-
Orain arteko bidetik jarraitzen saiatuko gara, gauzak ondo eginak
direnean ez baitira behar aldaketa gehiegi. Egin duguna aprobetxatu
behar dugu eta egunero hobetzen saiatu, joko-mailan, sailkapen-mailan?
.
- Zer iritzi duzu lehen kategorian emandako lehen urte honi buruz?
-
Emaitza ikusita, ikasi duzun guztian pentsatzen duzu, gozatu duzuna,
baina urte zaila izan da. Une zailak pasa ditugu, batez ere emaitzak ez
zirela iristen ikustean. Bederatzigarren jardunaldia arte irabazi gabe
egotea nahiz eta joko ona erakutsi eta hobeto entrenatu, gogorra izaten
da.
- Desberdintasun asko al daude Superligako taldeen artean?
-
Talde oso sendoak daude, asko igartzen da talde askoren arteko
desberdintasuna, dirua duten klubak, jokalari oso onak fitxatzen
dituztenak, eta are gehiago kategorien artean. Dugun taldeak lagundu
egin digu, guztion arteko giroa, jokalari eta entrenatzaileen arteko
konfiantza? ezinbestekoak izan dira. Asko ikasi dugu egoera
txarretatik, are gehiago orain dela bi urte dena irabaztetik
gentozenean, gure benetako maila entrenamendutan bakarrik ikusten
genuenean. Hori bai, ez dugu kexarik izan dugun taldeaz, maila oso
altua baitu, eta seguru nago hobera egingo duela.
- Taldearen fisionomia aldatzera al doa?
-
Ikasketak direla-eta jokalari batzuk halabeharrezko baja izango dira,
beraiek hala nahi izan duten bezala, baina klubak ez du baja bat bera
ere emango. Pena bat da, baina neskek ezin dugu futbolaren kontura
bizi, eta normala da beste leku batzuetara begiratzea eta beste alderdi
batzuei garrantzia ematea.
- Nola hasi zinen futbolaren munduan?
-
20 urte baino gehiago daramatzat honetan sartua. Ikastolan hasi nintzen
futbolean jolasten, futbolean neska asko ez zirenean jokatzen ikusten.
Zortea izan nuen, nire belaunaldia izan baitzen hondartzako futbola
hasi zuena eta gero zelaiko futbolera pasa ginen, lurraldeko kategoria
eta txapelketa sortu zirenean.
- Nolakoa zinen jokalari bezala?
-
Oiartzunen bizi izan nituen urteak oso onak izan ziren. 84. urtean hasi
nintzen eta 96.ean utzi nuen. Erdilari bezala jokatzen nuen, nahiz eta
lehen urtetan hegalean jokatu. Bertan egon, ikusi eta eman egiten nuen
(barreak), fisikoki motela nintzen, baina nire ustez ondo ikusten nuen
futbola.
- Eta entrenatzaile bezala zure lehen pausuak?
- 83an
hasi nintzen entrenatzen, Oiartzungo talde batean, klubeko txikiekin.
Lan hori lehen taldeko jokalari izatearekin alderatzen nuen. Orduan,
futbola utzi beharreko unea iritsi zen, edo Iñigok esaten duen bezala,
futbola zen ni uzten ninduena (barreak). Entrenatzeak bete egiten
ninduen, mundu honetaz gozatzeko beste era bat zen. Gero, taldez
aldatzen joan nintzen, Oiartzunen bertan taldez aldatzen, lurraldekotik
Nazionalera, eta ikusi nuen erakutsi nezakeela, eta postu berri
horretatik zerbait eman nezakeela.
- Non sufritzen da gehiago: aulkian ala zelaian?
-
Asko sufritzen da aulkian. Nahiago dut jokalaria izan, zalantzarik
gabe. Bere misioa dute, argi dago entrenatzaileak agintzen duela, baina
azkenean zuk egiten duzu futbola. Entrenatzera zatoz, lanera, jokatu
eta joan egiten zara.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: