Irudiatxertatu
IRALE
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan lanean diharduten irakasleak eta Heziketa Bereziko langileak euskalduntzea edota alfabetatzea da IRALE programaren helburu nagusia.
Helburu nagusi horrek kasuan kasuko xedeak ditu, halere. Xede premiazkoena, irakasle jendea euskara edota euskaraz irakasteko gaitzen laguntzea da. Egungo araudiaren arabera, HE2 maila egiaztatu behar dute irakasle horiek: irakasle jende hori HE2rantz bideratzea da, beraz, xede konkretua.
Gero eta nabarmenagoa da, bestalde, eskola-giro euskaldunagoa lortuko bada, euskaraz irakatsi behar ez duen hainbat irakaslek ulermenean eta mintzamenean, bederen, euskararen oinarrizko ezaguera eskuratu beharko duela: maila horren adierazgarria da HE1 eskakizuna.
Azkenik, oinarrizko prestakuntza-maila horiek gainditu dituztenei IRALE programa honek gehigarrizko ikasbideak eskaini nahi dizkie. Behar beharrezkoa da hori ere, baldin eta euskal irakasleen hizkuntz maila osatu eta sendotuko bada eta hobekuntza horrek kalitatezko irakaskuntza bermatuko badu. Irakasleen beren eskabidea, gainera, gero eta neurri beteagoan EGA edo HE2tik gorako prestakuntza-aukerotara bideratzen ari da.
Irale programa herri-ikastetxe eta ikatetxe pribatuetako irakasleentzat eraturik dago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: