Egun bat Copa Coca Colan

mir 1456151637666 mir | 2009-03-16 13:00

Aurreko larunbatean, martxoak 14, Lezaman Copa Coca Cola txapelketa jolastu zen.Olabideko taldeak 9:30etan irten ziren Lezamarako bidean.

Hara 10:45eta heldu ginen eta antolakuntzaren karpara joan ginen, han zer ordutan eta non jokatuko genuen abisatu ziguten.12ak arte gure kontura jolasten egon ginen eta denbora heldu zenean karpara joan ginen.Denok etorri zirenean goiko zelaira igo ginen eta han ekipazio txuriak eman zizkiguten jolasteko.

Partidua pasadan urteko irabazleen aurka zen eta emaitza ez zen ona izan 3-0 galu bait genuen.Partidan denbora guztian baloiaren atzetik korrika egiten pasa genuen eta ez genuen baloia lasaitasunez ikutzea lortu.

Gero jatera joan ginen futbol zelaiaren gradetara.Handik gutxira behean zeuden joku batzuetara joan ginen jokatzera eta 4etan beste taldeko partida ikustera joan ginen.Haiek baita ere 1-0 galdu zuten eta gero 5:45etan autobusean gasteizko bidea hartu geuen.

 


Utzi iruzkina: