TRUFAK EGITEN IKASI ETA OSTEKO AFARI MERIENDAN DASTATU GENITUEN MINTZALAGUNEKO IKASTURTEKO LEHEN EKINTZA OSAGARRIAN
Azaroaren 16an arratsaldez elkartu ginen mintzalagunak ItsasLur elkartea ikasturteko lehen ekintza osagarriaren bueltan; trufa ikastaroa eta afari merienda.
Mintzalaguneko kide den Ana Marik trufak nola egin azaldu zien bertaratuei. Trufa masa egin eta hau hozten utzita mahai bueltan merienda goxo batez eta elkarrizketa atseginez gozatu zuten Mintzalagunek. Egitasmoan aurten lehenengoz parte hartuko dutenek aukera bikaina izan zuten gainontzeko kideak ezagutzeko.
18 dira zehazki aurten lehenengoz mintzalagunean izena eman dutenak. Urriaren erdialdean hasi ziren mintzalagun taldeetaan astero elkartzen euskara praktikatzeko. Guztira 14 talde osatu dira momentuz eta 65 bat pertsonak osatzen dituzte taldeok. Hauetaz gain bada antolatzen diren ekintzetan soilik parte hartzen duenik ere eta denak batuta 75 bat pertsonek osatzen dute Hondarribiko Mintzalaguna.
Mintzalaguna euskara praktikatu nahi duen orori zuzendurik dago eta hauen bidelagun izan nahi dutenei. Gainera deildia egin nahi diegu seme- alabak haur hezkuntzan dituzten gurasorik; Guraso taldeetarako bidelagunak behar ditu egitasmoan.
Izen emateko bideak:
Hondarribiko Udala, Euskara Zerbitzua (Pampinot kalea 12-14)
T. 688 865 398 · mintzalaguna@hondarribia.eus
Iruzkinak
Utzi iruzkina: