TOPIC, TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO ZENTROA BISITATU ZUTEN MINTZALAGUNEK LARUNBATEAN

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2018-01-23 14:49

mintzalaguna_hondarribia 1516781585246

Pasa den urtarrilaren 20an Tolosara gerturatu ziren Hondarribiko Mintzalaguna eta Gurasolaguna egitasmoetako parte hartzaileak eta Topic, Tolosako Naioarteko Txotxongilo  zentroa bisitatzeko aukera izan zuten bertan.

Topiceko hartzaile nagusiak haurrak diren arren, adin guztietako pertsonentzat dago zabalik eta euskara praktikatuz museoaz gozatu zuen taldeak.

2009ko azaroan ireki zituen ateak museoak eta Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra da. Erakusketa iraunkorraz gainera, aldi baterako erakusketen gune bat ere badauka zentroak.  

Erakusketa iraunkorrean Munduko herri guztietako txotxongiloak ikusi ahal izan zituzten eta aldi baterakoan  'Art Toysen unibertsoaren zeharko bidai bat' erakusketa. Azken honetan,  begirada guztiak jaso zituen Judas Arrieta herriko artistaren lanak. Arrieta maila internazionaleko erreferente bat da Art Toys munduan eta erakusketan bere lanetako bat dago erakusgai. 

Bisita berezia izan zen zalantzarik gabe eta pozik itzuli zen taldea .

 

 

 


Utzi iruzkina: