TALO TAILERRA ANTOLATU DU GURASOLAGUNEK
Hondarribiko Gurasolagun egitasmoak talo tailerra antolatu du datorren abenduaren 18rako.
Tailerra Itaslur elkartean egingo da arratsaldeko 17:30an. Doakoa izango da eta HH eta LH haurrei eta hauen familiei zuzendurikoa da. Denek parte hartzeko ekintza da bai hauerrek eta baita gurasoek ere , elkarrekin. Plazak mugatuak dira eta lehentasuna Gurasolagun egitasmoko kideek izango dute. Ekintza euskaraz izango da familian euskara praktikatzeko helburuarekin, ondorioz parte hartzaileek euskaraz egitea parte hartzeko baldintza izango da.
Aurrez iena eman behar da abenduaren 15 baino lehen mintzalaguna@hondarribia.eus helbidera idatziz edo 688 865 398 telefonora deituz edo idatziz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: