TALO MERIENDA ETA CHILLIDA LEKURA BISITA MINTZALAGUNEK OTSAILEkO EKINTZA OSAGARRIAK

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2017-03-24 11:39

mintzalaguna_hondarribia 1490352176216

Mintzalagunean euskaraz aritzeko ohitura duten pertsonak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dira astean ordubetez euskaraz hitz egiteko. Baina honetaz gain,  partaideek euskaraz mintzatzeko aukera gehiago eskaintzeko, jende berria ezagutzeko eta aisialdian euskaraz gozatzeko aukera eskaintzeko ekintza osagarriak antolatzen dira ikasturtean zehar egitasmoaren baitan.

Otsailean bi ekintza osagarri burutu ziren,  Talo Merienda eta Chillida lekura bisita.

Talo merienda otsailaren 3an  burutu zen Klink elkartean. Lehendabizi, bertaratu zirenek Mintzalaguneko kide den Ramonik irakatsita, taxuzko talo bat nola egin ikasi zuten. Kide bakoitzak bere taloa egin ondoren, osagai goxoez lagundurik bapo meriendatu zuten giro ederrean.


Otsailaren 18an berriz Chillida leku bisitatu zuten Mintzalagunek. Bisita benetan interesgarria gertatu zen Mintzalagunetako batek gidatua izan baitzen. Estela Solana Hondarribiarraren azalpenek osatu zuten museora bisita eta Eduardo Chillida eskultore  Euskalduna bera eta bere obra ezagutzeko  parada izan genuen bertaratu ginenok.

Gaur egun Hondarribian Mintzalaguna egitasmoa,   bospasei laguneko 13 mintzalagun taldek osatzen dute. 

Aurten Udaleko euskara sailak pauso bat gehiago eman nahi izan du herrian euskararen erabileran eragiteko eta Gurasolaguna egitasmoa abiatu du Talaia, Ama Guadalupekoa eta San Jose ikastetxeen babesarekin. Gurasolaguna, espresuki gurasoei zuzenduriko mintzapraktika egitasmoa da. Mintzalagunean bezalaxe, astean behin ordubetez euskaraz hitz egiteko bilduko diren taldeak eratuko dira  eskola ordutegietara moldatutako ordutegietan eta gurasoei eta familia osoari zuzenduriko ekintza osagarriak eskainiko dizkie parte hartzaileei.

Izen ematea zabalik dago martxotik aurrera .


Utzi iruzkina: