SAREUSKA EGITASMOAK BOSGARRENEZ EGIN DUEN MINTZODROMOAREKIN EMAN DIOTE HASIERA EUSKARALDIARI BIDASOAZ BI ALDEETAKO 140 LAGUNEK

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2018-11-23 15:00
1

mintzalaguna_hondarribia 1542981761736

4 urte ondoren berriz Irunera itzuli da aurten Mintzodromoa

Mendibil merkataritza guneko jatetxe eta zinemaren gunean egin da gaur goizean.

Irun, Hondarribia, Bortziriak eta Hego Lapurditik etorritako kideek hartu dute parte aurten ere.

2014ko abenduaren 3an antolatu zuen Sareukak lehen Mintzodromoa, Sareuska euskararen sarea sortu zen urte berean. Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Euskal elkargoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sortu zuten Sareuska, Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzeko eta dinamizatzeko helburuarekin eta helburua hau garatzeko plangintzan txertatzen da Mintzodromoa. Ordutik urtero egin da; 2015ean Hondarribian,  2016an Donibane Lohitzunen, iaz Lesakan eta aurten bigarrenez Irunen.

Mintzodromoak,  euskaraz mintzatzeko gune bat eskaintzea du helburu batez ere euskara ikasten ari direnei, praktikarako jauzia egin dezaten eta gaurkoan Mendibilek eskaini du paregabeko aukera elkar ezagutu eta elkarrekin mintzatzeko. Gainera, Euskaraldiari hasiera eman diote bertaratuek, bakoitzak bere txapa soinean zuelarik; Belarriprest eta Ahobiziek.

 

Julian Iantzi aurkezleak gidatu du saioa eta 3 mintzagai izan dituzte gaurkoan bertaratuek, Euskaraldia, Kirola eta Kontsumo ohiturak. Partaideen artean hainbat aurpegi ezagun izan dira, antolatzaileek gonbidatutako Ane Saseta Bidasoa XXIeko presidentea eta igerilari ohia eta  Ander Elosegi piraguista eta Jabier Muguruza kantautorea, Sareuska osatzen duten herrietako hainbat ordezkari politiko; Irun eta Hondarribiko alkateak eta zinegotziak, Bortzirietako euskara mankomunitateko lehendakaria eta arlo ezberdinetako hainbat kide, Gonzalo Carrión Hondarribiko arraunlaria eta Udaleko zinegotzia eta  Carlos Malles Hondarribiko Blues jaialdiko zuzendaria eta Hondarribiko mintzalaguna besteak beste.

 

Ekintzari ere elkarrekin eman diote amaiera partaideek Iker Lauroba abeslariarekin batera, Euskal Herrian Euskaraz, Txoria Txori, arratsalde honetan eta Lau teilatu abestuz.

 

Bukatzeko datorren urtera arte agurtu ditu Iantzik guztiak euskara ikasleak zoriondu ditu eta guztiak animatu 11 egun hauetan gure ohiturak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko.

 


Utzi iruzkina: