Mintzatxotx, 2018 Mintzapraktika egitasmoen sagardotegia

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2018-03-13 09:21

mintzalaguna_hondarribia 1520929344627

Aurten seigarren urtez antolatu da Mintzatxotx eguna.  Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakideak eta  Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunek ekimen honetan  iaz parte hartu zuen lehenengoz Hondarribiko Mintzalagunak Irungo mintzalagunekin batera.  Aurtengoan antolaketan parte hartu du Hondarribiak eta Donostiarrei luzatu zaie gonbita ekimenean parte hartzeko.

78 lagun elkartu ziren martxoaren 3an  Lesakako Lindurenborda sagardotegian. Bapo bazkaldu ondoren,  kupelen bueltan, eta giro ezin hobean euskaraz hitz egin, harreman berriak sortu eta mintzalagunek eramandako musika tresnen soinura kantuan aritzeko aukera paregabea izan zen.   

 


Utzi iruzkina: