Mintzanet euskara online praktikatzeko egitasmoaren aurkezpena otsailaren 20an Hondarribian
Mintzanet euskara on line praktikatzeko aukera da.
Ordenagailua, tableta edo mugikorra erabiliz euskara praktikatu nahi duen pertsona eta azken honi laguntzeko prest dagoen euskalduna astean behin topatzen dira eta kamera, mikrofonoa eta entzungailuen bidez euskarazko elkarrizketa izaten dute.
Parte hartzeko www.mintzanet.eus wenbunean izena eman behar da.
Datorren asteartean, otsailaren 20an Mintzanetekoak gonbidatu ditugu Hondarribiara eta egitasmoaren nondik norakoak azalduko dizkigute Udaleuskaltegian 9:30ean. Interesa duen edonork hartu dezake parte.
Horrela euskara praktikatu nahi duten herritarrei Mintzalaguna eta gurasolagunaz gain aukera hau ere eskaini nahi diegu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: