Mintzalagunen Maiatzeko irteera Baionara izan zen
Maiatzaren 12rako jarria zuen zita Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoak Baionako turismo bulegoarekin, 2 orduko bisita gidatua egiteko. Eguraldia lagun izan ez genuen arren gustura entzun genituen Beronik gure gidak emandako azalpenak,harresietan, katedralean, klaustroan ,alde zaharreko hainbat kaleetan eta baita bertako txokolategietan ere. Txokolate egunetako batean egin genuen gainera bisita eta txokolatea dastatzeko aukera ere izan genuen.
Hainbat bitxikeria ere irakatsi zizkigun gidak. Baiona izena Ibai ona hitzetatik datorrela, baioneta bertan asmatu zela, bere garian gaur egun “Portu berria “ izenez ezagutzen den kalea urezko kanala zela, katedraleko atean dagoen aldaba lapurrek erabiltzen zutela katedralean babesa eskatzeko etab.
Beti bezala, eta oraingoan euripean izan arren giro paregabean burutu genuen bisita. Hurrengo hitzordua Hondarribian bertan izango dugu ekainaren 2an Mintza Eguna eta Blagan eguna ospatuko ditugularik. Hemendik herritar guztiak gonbidatze nahi ditugu gurekin batera mintzalagunon eta euskaltzaleon ospakizun honetan parte hartzera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: