Mintzalaguneko zenbait taldetan parte hartzeko aukera zabalik!!!

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2017-01-24 11:19

mintzalaguna_hondarribia 1485254863937

Ia 80  lagun dabiltza astero-astero euskaraz hitz egiteko biltzen Hondarribiko Mintzalagunean.

Ikasturte hasieran izena emandakoekin bospasei laguneko 13 taldetxo osatu ziren eta horietako zenbait taldetan badira leku batzuk libre. Horietaz gain, hiru talde berri sortzeko aukera ere badago.

Hortaz, ikasturte hasieran izenik eman ez bazenuen eta parte hartu nahiko bazenu, ondoko taulan zeure taldea aukeratu eta zatoz Mintzalagunera!

Astelehen goizean (talde berria)

Astelehenetan, 19:00etan

Asteazkenetan, 10:00etan

Asteazkenetan, 18:00etan

Ostegunetan, 10:00etan

Ostegunetan, 18:00etan

Ostiraletan, 16:30ean (talde berria)

Ostiraletan, 19:00etan

Larunbat goizean (talde berria)

Izena emateko:  mintzalaguna@hondarribia.eus    943111224/ 688865398 (9:30-12:30)