Larunbatean Albaola bisitatu genuen Hondarribiko Mintzalagunok
Hondarribiko Mintzalagunak, taldeetan astean behin ordu betez euskaraz aritzeko aukera eskaintzeaz gain hilero ekintza osagarri bat antolatzen du, aisialdian ere euskara praktikatzeko, euskarazko sarea handitzen joetako eta euskaraz gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz.
Apirileko bisita Albaola Itsas Kultur Faktoriara izan da. Albaola ontziola-museoa da eta bertan Albaola Elkarteak 16. mendeko San Juan baleontzia erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz. Hori dela eta 2015. urtean baleontziaren eraikuntza prozesuak UNESCOren babesa lortu zuen.
Bisita gidatuan San Juan baleontizaren historia ezagutzeko aukera izan genuen eta baita bere erainkuntza aurrez-aurre ikusteakoa ere, bisita gomendagarria benetan!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: