LAN DEIALDIA

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2018-12-19 15:42

Euskaltzaleen Topaguneak lanaldi erdiko lanpostu  bat bete behar  du  epe laburrean.

Egitekoak : 

  • Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoa kudeatzea.

Lanposturako oinarrizko eskakizunak: 

  • Euskara ongi menperatzea: C1 maila izatea edo baliokidea, edo titulua izan ezean epaimahaiak ezarritako euskara proba gainditzea.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea.
  • Gidabaimena eta autoa edukitzea.
  • Ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna izatea.
  • Gestioan eta planifikazioan eskarmentua izatea.

 Baloratuko da: 

  • Mintzapraktika egitasmoetan eskarmentua eta ezagutza izatea.
  • Euskara Elkarteen  mugimenduko ezagutza  izate  
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea.
  • Teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna izatea.

Lan eremua: Hondarribia.

Epea: Curriculumak urtarrilaren 11ko 14:00ak baino lehen bidali behar dira, mintzalaguna@hondarribia.eus helbidera.

Proba eta elkarrizketak: urtarrilean zehar.


Utzi iruzkina: