IZEN EMATE KANPAINA, 2019-2020 IKASTURTEA

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2019-10-09 19:11

mintzalaguna_hondarribia 1570641658175

Mintzalagunak izen emate kanpainaren eta kale ekintza parte-hartzaileen protagonista aktiboak izango dira

 Izena eman Hondarribian!

Aurten ere, ikasturteari hasiera eman eta gure herrietako bizilagunak gurekin batera “Mintzalagunon mundura” gonbidatzeko kale ekintza parte-hartzaileak antolatu ditugu. Ekimen hauen helburua izen ematea sustatzea eta talde berriak sortzea izango da.

Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko edota euskaraz gozatzeko, arrazoi ezberdinak medio, gaur egun 19 herrialde desberdinetan 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dute parte egitasmo honetan eta ikasturte berri honetan kopuru hori igotzeko gogoa dugu dago.

Mintzapraktika bospasei laguneko taldetan elkartuta egiten da eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea.


Euskarazko komunitate bat baino gehiago


Mintzalagunen komunitatea ez da soilik elkarrekin euskaraz hitz egiteko tartea, baizik eta esperientziaz, bizipenez eta emozioez osoturiko mundu zabal bat. Denek dute amankomuneko helburu bat, aisialdian euskaraz gozatzea, baina denborak aurrera egin ahala hizkuntzaz haratago doazen beste emozio eta bizipen batzuekin egiten dute topo mintzalagunek.


Elkarrekin bizi dituzten esperientziak eta sentsazioak batzen dituzte bidelagunak eta bidelariak ikusiezinezko lotura eta harreman sendoak sortuz, komunitate bat izatetik mundu berri bat eratuz. Askok, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen jarraitzen dute.
Mintzalagunek beraiek izango dute giltza mundu berri horretara euskaraz bizi nahi duten guztiak gonbidatzeko. Izan ere, bai bidelaguna eta bidelariak izango dira urte honetako protagonistak, biak baitute zer esana kanpaina honen barruan.


Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean duzu eskura. “Eskatzen duena baino gehiago ematen duelako bueltan”.


Utzi iruzkina: