Hondarribiko Mintzalagunek aurtengo ikasturtea agurtu genuen

mintzalaguna_hondarribia 1538653758644 Mintzalaguna Hondarribia | 2018-06-27 16:23

mintzalaguna_hondarribia 1530110409494

Pasa den ekainaren 22an agurtu genuen Hondarribiko mintzalagunok 2017-2018 ikasturtea. Kirol kaian batu ginen, Guadalupeko kantinan, afari goxo baten bueltan urtean gertatutakoak eta datorren ikasturterako planak elkarrekin partekatuz. Kafe garaia Mintza Tribialean, bi eta hiruko taldetan dinamizatzaileak prestatutako galderak erantzunez elkarrekin  lehiatuz pasa genuen eta talde irabazleei merezitako saria banatuz eman genion afariari amaiera.  

Ikasturte benetan polita izan da aurtengoa egitasmoarentzat. Dagoeneko egonkortua dago Hondarribian eta pasa den ikasturteko taldeak mantentzeaz gain berriak ere sortu ziren ikasturte hasieran. Astero biltzen dira talde hauek euskara praktikatzeko gogoz eta horretaz gain herrian antolatzen diren ekintzetan ere parte hartu dute Mintzalagunek eta baita egitasmoak antolatzen dituen irteera eta ekintzetan ere. Hainbat egin ditugu urtean zehar, trufa ikastaroa, mintzodromoa, Mintzatxotx sagardotegiko bazkaria, Albaolara bisita, liburu aurkezpenak, antzerkia eta Mintza eguna eta Blagan eguna besteak beste.

Urte polita izateaz gain berezia ere izan da, urtero Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Mintza eguna aurtengoan Hondarribian antolatu dugulako, Hondarribiko Udala eta Blaganekin batera. Egun polita izan zen Mintzalgunontzat, herritarrekin eta kanpotik etorritako mintzalagunekin partekatzekoa, harreman berriak egitekoa eta euakaraz erabili eta entzuteko aukera eman ziguna.

Hondarribian jauzi egin genuela idatzi genuen Mintza egunaren balorazioan eta datorren ikasturtean ere Jauzi egingo dugu Mintzalagunok Hondarribian eta gurekin batera Jauzi egitera gonbidatu nahi dugu euskarara hurbildu, euskara praktikatu, euskaraz harreman berriak egin eta euskaraz gozatzeko nahia duen oro.


Utzi iruzkina: