Hondarribiko Mintzalaguna; datozen ekintza osagarriak:
Taldeetan astean behin ordu betez euskaraz aritzeko aukera eskaintzeaz gain Hondarribiko mintzalagunak hilero ekintza osagarri bat antolatzen du, aisialdian ere euskara praktikatzeko, euskarazko sarea handitzen joetako eta euskaraz gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz.
Hauek dira datozen ekintza osagarriak:
Apirilak 14, Albaola kultur faktoriara bisita.
12:00etatik -13:00etara egingo dugu bisita gidatua.
Apirilak 29, Baigorrin ospatzen den Nafarroaren egunera irteera.
Izpegiraino autobusez edo kotxez joango gara, han Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakideak eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunekin elkartuko gara hamaiketakoa egiteko eta ondoren nahi duenak oinez Baigorrira. Egun pasa Baigorrin
Maiatzak 12, Baionara bisita.
10:30ean hasita 2 orduko bisita gidatua egingo dugu eta Katedrala, klaustroa, harresiak, kale zaharrak eta ibai bazterrak bisitatuko ditugu.
Antolatzen ditugun ekintza guztiak irekiak izaten dira, baldintza bakarra euskaraz aritzea da.
Plazal mugatuak direnean lehentasuna dute beti mintzalagunek.
Parte hartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan:
Hondarribiko Udala, Euskara Zerbitzua (Pampinot kalea 12-14)
688 865 398
Iruzkinak
Utzi iruzkina: