Gurasolaguneko familiek ere agur esan diote ikasturteari
Gurasolagunen parte hartzen duten familiek ere ekintza baten bidez eman zioten amaiera ikasturteari. Uztailaren 5ean elkartu ziren guztiak eta jolasean gustura aritu ondoren elkarrekin askari goxo batez gozatu zuten. Urrian ekingo dio programak ikasturte berriari.
Gurasolaguna, espresuki familiei zuzenduriko mintzapraktika egitasmoa da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituriko ordutegietan elkartzen diren taldeak osatzen dira euskara praktikatzeko, haurrik gabe edo haurrekin batera. Eta familia osoarentzat ekintza osagarriak antolatzen dira edo herrian antolatzen direnetan parte hartzen dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: