GORDAILUA BISITATU ZUTEN MINTZALAGUNEK APIRILEAN
Pasa den apirilaren 28an Gordailua bisitatu zuten Mintzalaguna egitasmoko kideek eta hauekin batera zentroa bisitatzeko interesa agertu zuten herritarrek.
Hainbat dira Mintzalaguna egitasmoaren baitan urtean zehar mintzakideei euskaraz mintzatzeko aukera gehiago eskaintzeko eta baita jende berria ezagutu eta aisialdian euskaraz gozatzeko aukerak emateko helburuarekin antolatzen diren ekintza osagarriak.
Orain arte aditu eta ikerlarientzat zabalik zegoena bisitatzeko aukera dagoela aprobetxatuz antolatu zen bisita eta gustura atera ziren bertaratuak Urkiri Salaberriak gidatu zuen bisitatik. Jakin genuen bertan pieza bereziak gordetzen direla garrrantzia dutenak eta bertatik bertara ezagutu genuen pieza batek heltzen denetik jarraitzen duen prozesua. Gainera, bertan gordeta dauden hainbat pieza ere ikusteko aukera izan genuen eta gure taldearentzat bereziki prestatutako pieza batzuek xehetasun gehiagorekin. Bisita benetan gomendagarria!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: