FAMILIENTZAT ZIRKO TAILERRA MAIATZEAN
Guraso laguna egitasmoaren baitan antolatuko den lehen ekintza osagarria izango da Familentzat zirko tailerra.
Martxoan eman zituen Gurasolagun programak lehen pausuak eta orain sortutako taldeetako kide eta herriko gainontzako familiei zuzenduriko ekintzak antolatuko dira. Ekintzok gurasoentzat soilik edo familia osoarentzat izango dira. Euskaraz bizi diren familiek eta euskaraz bizitzeko pausuak ematen dabiltzanak elkartu eta ondo pasatzeko uneak eta guneak sortzea izango dute helburu ekintzok. Harreman berriak euskaraz sortu edo dagoeneko sortutakoak sendotzeko balioko dute baina batez ere, elkarrekin primeran pasatzeko helburua izango dute.
Esan bezala lehen ekintza Zirko tailerra izango da. Maiatzaren 27an izango da 16:30ean Kasino Zaharrean. Bapatean zirkokoak etorriko dira Hondarribiara eta malabareak eta oreka jolasak erakutsiko dizkigute. Tailerrean parte hartzeko plazak mugatuak direnez Gurasolagun ekimeneko kideek izango dute lehentasuna baina interesa duen edonori zuzendurik dago. Izen ematea maiatzaren 23 arte egongo da zabalik. .
Izena emateko bideak:
Hondarribiko Udala, Euskara Zerbitzua (Pampinot kalea 12-14)
688 865 398 · mintzalaguna@hondarribia.eus
Iruzkinak
Utzi iruzkina: