DURANGO IZAN ZIREN ABENDUAREN 8AN HONDARRIBIKO MINTZALGUNEKO KIDEAK
Egin jauzi lelopean jarri zuten martxan Mintzalgunek ikasturte berriko izen ematea urrian. Kanpaina bateratua izaten da eta horrela hainbat herritan kalera aterata Mintzalagun izatera gonbidatu zituzten herritarrak baita Honadarribiarrak ere. Abenduaren 8an Duragoko azoka baliatuz kanpainaren bigarren zatiari hasiera eman zioten. Euskaraldia pasata, bertan parte hartu duten ahobizi eta belarrisprestak beraien hizkuntza ohiturak aldatzeko edo aldatu nahi dituztenei bidean laguntzeko Mintzalagunan parte hartzera gonbidatzen ditu kanpainaren bigarren zati honek, urte osoan euskaraz aritzeko une eta guneak sortzen jarraitzeko. Abendua eta Urtarrilean izen emateko epea irekiko da berriz.
Durango egun pasa egiteko bildu ziren txoko ezberdinetatik bertaratutako Mintzalagunak.; goizean Irudienea bisitatu zuten eta jarraian Hondarribiko Abiyuan txarangarekin Mintza pote ederra egin zuten Durangoko kaleetan zehar giro aparta sortuz. Ondoren patxaran bazkaldu eta bqazkaloste lasaia egin eta arratsaldea azoka bisitatzeko garaia izan zen. Larunbata izanik sortzaile asko eta asko ziren bertan eta aurrez aurre izateko aukera izan genuen, kalakanekoak, Zea Maysekoak, Deskontrolekoak, katixa Agirre liburuak sinatzen, Toti Martinez de Lezea, Josu Mitxelena, Joseba Asiron eta beste asko. Aurtengo Mintzodromoari amaiera eman zion Iker Laurobarekin egon ginen bere estanean, baita Lisabo taldeko kide berria den Irundarrarekin ere. Nabarraldeko kideekin hitz egin genuen eta Jakoba Errekondorekin ere hitz batzuk trukatu genituen. Bantzuk azoka bisitatu duten lehen aldia izan da eta itzuleran autobusean Donostialdeko .eta Bortziriak eta Malerrekako mintzalagunekin batera errepikatzeko moduko irteera dela baloratu genuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: