Bidelagunentzako ikastaroa

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2018-12-20 16:40

mintzalaguna_hondarribia 1545320708522

Asmoz fundazioak (Kultura, gizarte eta hezkuntza gaietan oinarritutako prestakuntza eskaintzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea) Euskaltzaleen Topagunearekin (euskara elkarteen federazioa) lankidetzan  Gipuzkoako bidelagunei zuzenduriko 10 orduko, doako online ikastaroa antolatu du, 

Ikastaroaren helburua beraz Bidelagun garenok dinamizazio tekniketan janztea talde dinamika eraginkorrak egiteko da

Helburu zehatz hauek ditu ikastaroak:

Hizkera ez-formala eta afektiboa landu.

Euskara praktikatzeko partaideei tokian tokiko ereduak eskaini.

Talde jarduerak eraginkorrak egin.

Hizkuntzaren erabilerara zuzenduriko Ikaskuntza adierazgarri edo esanguratsua ezagutu.

Harreman sareak eta esperientziak elkar trukatzeko guneak sortarazi.

Benetan interesgarria

Izen ematea 2019/01/18ra arte egongo da zabalik Plazak mugatuak dira beraz interesa baduzue eman izena!!

Informazio gehiago eta izen ematea ondoko loturan duzue

https://asmoz.org/eu/producto/hizkuntza-erabilera-sustatzeko-talde-dinamikak/


Utzi iruzkina: