60 MINTZALAGUN ELKARTU ZIREN LARUNBATEAN DONOSTIAN
Donostiako Mintzalagunek eginiko gonbidapenari erantzunez Iruña, Bortziriak, Malerreka eta Hondarribiko hainbat Mintzalgun elkartu ginen larunbatean Donostian taldean eguna pasatzeko.
Bulenbarrean zen hitzordua 11:45ean eta handik abiatu genuen Euskararen Donostia ibilbidea izeneko bisita gidatua. hainbat txoko bisitatu eta azalpenak entzun ondoren Ordizia tabernan bazkal aurrekoa hartu eta jarraian Kresala elkarterantz egin genuen. Goizean zehar fin fin aritu ziren Donostiako mintzalagunak iritsi ginenerako bazkaria prest izateko, baratxuri sopa, legatza eta postrean ijito besoa. Kafearekin batera Iruñatik etorritako trikitilariek bazkalostea girotu zuten eta dantza eta abesteko tartea izan genuen.
19:00ak aldera Bueltatu ginen Hondarribira datorren hilabetean berriz ikustekotan, otsailaren 23an baita aurtengo Mintzatxot sagardotegira irteera eta bertan berriz elkartzeko aukera izango dugulako. Aurten ere, azken urteetan bezala Lesakako Lindurenborda sagardotegian elkartuko gara Mintzalagunok.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: