Mendi Taldearen txangoa eta beste proposamen batzuk
Mintzakide Mendi
Taldeak igande honetan (martxoak 16) beste txango bat eginen du, Funesaldera, Arga
eta Aragoi ibaiak elkartzen diren zonaldera. Hitzordua betikoa, goizeko 8:15ean
Iruñako Zezentegietako aparkalekuan (Corralillos).
Honetaz gain, beste
proposamen batzuk aipatuko ditugu:
Martxoaren 12an, asteazkenean, ARDO DASTATZEA. 19:30-21:30. Aranetxean (Mutiloabeiti). Arangurengo euskara zerbitzua. 3 euro (euskara ikasleentzat 1,5 euro)
Martxoaren 13an,
ostegunean, BERTSOBERRIZ-BERTSO SAIOA (Nafarroako Bertsolari
Txapelketako lau finalista: Migel
Mari Elosegi, Iñigo Olaetxea, Jon Barberena, Xabier Terreros + Unai Iturriaga eta Igor Elortza) 19:30ean,
Gurutzeko plazako Institutuetako aretoan.
Martxoaren 13an, ostegunean, “Inmigrazioa
eta Euskara” MAHAI-INGURUA. 19:30ean
Karbonillan. (Errotxapeako Euskararen astea)
Martxoaren 16an, igandean, KUKUBILTXO
(Haritzaren azalera zehatza). 20:00etan
Atarrabiako Gune Eszenikoan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: