Maiatzaren 22an Mendukilo kobazuloetan bisita gidatua
Maiatzaren 22an, larunbata Mendukilo kobazuloetara joanen gara bisita gidatu bat egitera.
- Eguna: Maiatzak 22, larunbata
- Ordua: 09:30ean Berriozarko Decathloneko aparkalekuan.
- Izena emateko epea: Maiatzaren 10a baino lehen.
- Sarrera:
Aste honetako agenda:
- 7 euro 15 lagun baino gutxiago baldin bagoaz.
- 5 euro 15 lagun baino gehiago bagoaz.
Maiatzaren 4an, asteartean, HITZALDIA: “Euskara munduz mundu”. Hanna Lantto, Hiromi Yoshida, Rosana Entizne eta Carlos Ciden eskutik. 19:00etan Baluarten, Paz de Ziganda ikastolak antolatuta.
Maiatzaren 4an, asteartearekin, Umore zikloa euskaraz: “Irri, irri, ipuin pare bat”, Aitor Txarterinaren eskutik eta “8 begi” Galder Perez eta Ana Zabalaren eskutik. 19:30ean Nafarroako Antzerki Eskolan. Doan.
Maiatzaren 5ean, asteazkenarekin, Umore zikloa euskaraz: “Lau kontakizun” Pantzoa Irigarayren eskutik eta “eZINIEMAn” Oihulari Klownen eskutik. 19:30ean Nafarroako Antzerki Eskolan. Doan.
Maiatzaren 6an, ostegunarekin, Umore zikloa euskaraz: “Jose Zenon Ezina” Josetxo Azkonaren eskutik eta “Hala mintzatu zen Zappatrusta” Ander Lipus eta Asier Ituarteren eskutik. 19:30ean Nafarroako Antzerki Eskolan. Doan.
Maiatzaren 7an, ostiralean, Umore zikloa euskaraz: “Gaizki esaka” Reyes Ilintxeta, Txari Eleta eta Unai Lakoren eskutik eta “Identité variable” Beste Aldekoak Asisko Urmeneta eta Peio Etxekoparren eskutik. 19:30ean Nafarroako Antzerki Eskolan. Doan.
Maiatzaren 7an, ostiralarekin, Irakurle-taldea: Unai Elorriagarekin solasean. 19:30ean Euskaldunon Biltokin.
Maiatzaren 7an, ostiralean, ANTZERKIA: “Euskarazetamol” Ez dok Hiru Bikoteatroaren eskutik. 20:30ean Mutiloagoitiko Kultur Etxean. 2.5 €. Arangurengo Euskararen astea.
Maiatzaren 7an, ostiralarekin, BERTSO-AFARIA Ainhoa Agirreazaldegi, Jokin Uranga, Iker Zubeldia. 21:30ean Antsoaingo Txinparta elkartean.
Maiatzaren 8an, larunbatarekin, EUSKARAREN EGUNA ORORBIAN. Ekitaldiak egun osoan barna.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: