Korrika eta Film Laburren VI. Zirkuitua
Aste honetan zehar hainbat ekitaldi daude Korrika Kulturala dela eta. Hemen hiru ekitaldi hauek nabarmendu nahi izan ditugu, baina astea hitzaldi, jaialdi eta ekitaldiz josia dator, hemendik jeitsi ditzakezue beste hainbat.
Martxoak 26,
osteguna: Korrikaren hasiera Tuteran. Autobusak aterako dira 15:00etan Iruñeko
Hotel 3 Reyesetik. Prezioa: 5€. AEKko edozein euskaltegitan eros daitezke
autobusez joateko txartelak.
Martxoak 27, ostirala: Film Laburren VI. Zirkuitua. Atarrabiako Gune Eszenikoan 22:00etatik aurrera. Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, martxan jarri du seigarren aldiz Film Laburren Zirkuitua. 8 film labur ikusi ahal izango dira. Sinopsiak.
Antolatzaileak: Karrikaluze elkartea eta Topagunea.
Martxoak 28, larunbata: Korrika Iruñerritik pasako da goizeko zazpietatik eguerdira bitarte. Zizur eta Tafallatik 31n pasako da. Informazio gehiago Korrikak duen web orrian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: