Gu ta Gutarrak Atarrabian

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-01-31 11:59

Bihar ostirala, otsailak 1, Gu ta Gutarrak taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dugu Atarrabiako zineman arratsaldeko 8etatik aurrera.

Josu Zabala ( Hertzainak ) musikaria eta Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien arteko elkarlana ez da oraingo emankizun honekin hasitakoa. 1994. urtean, Hertzainak-en ibilbide musikala bukatu eta gutxira hasi ziren musikariaren eta bertsolarien arteko harremanak 7 Eskale proiektuan.
Gu ta gutarrak proiektuan ere bertsoa eta musika dira oinarri, baina hurrenkera horretan. Hitzarena da nagusitasuna. Emanaldia hamar-hamaika bertso sorta musikatuk eta bat-bateko bertsoek osatzen dute.
Gu ta gutarrak
ez da proiektu hertsi bat eta uneotan errepertorioa osatzen duten sortak desagertu eta beste batzuk agertu daitezke gerora, edo bat-bateko jardunak toki gehiago hartu, edo… Horregatik definitzen dugu, besteak beste, emankizun hau 7 Eskaleren lanak baino bertsolariagotzat.
Partaideak

Igor Elortza: bertsolaria.

Unai Iturriaga: bertsolaria.

Josu Zabala: doinu guztien egilea. Soinu txikia, akordeoia, teklatuak.

Aitor Rubio: gitarra akustikoa eta elektrikoa.

Xanpe : perkusioa, alboka, aho soinua



Utzi iruzkina: