Ekintza Osagarria: Oteiza Museora bisitaldia

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-02-26 16:29

Hurrengo igandean,, Martxoak 2, goizeko 12:30ean, Ekintza Osagarri bat antolatu dugu, bisitaldia Oteiza Museoan (Altzuza, Eguesibar). Bisitaldia doan izanen da eta sarrerak 4€ balio du.



Jorge Oteiza Enbil (Orio,Gipuzkoa, 1908 urriaren 21 – Donostia, 2003 apirilaren 9) euskal eskultore eta arte-teorilaria zen, Euskal Herriko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan zuena.

Jenio handiko jenioa

Euskal Herriak inoiz eman duen eskultorerik handienetako bat izan da Oteiza, eta bere obra oso ezaguna da atzerrian ere. Jenio biziko sortzailea izan zen Oteiza, nortasun handi eta izaera biziko sortzailea. Autore handienei gertatu ohi zaien moduan, gaizki ulertua edo ezulertua izan zen urte askotan bere obra, haietan metafisikaraino egiten baitzuen bidaia sortzaile oriotarrak; denbora, espazioa, Jaungoikoa, Ezereza...


Oteizaren proposamen estetikoak zerikusi handia izan zuen euskal kulturaren modernizazioarekin, eta haren ekarpenak, bereziki eskulturaren alorrean, garrantzi handikoak izan ziren oso. Poesiaren alorra ere dezente landu zuen, eta haietan ere nabarmen ageri zen bere nortasun berezi eta izaera indartsua. Hala ere, bere eskulturak izan ziren ospetsu bihurtu zutenak. Oteizak ez zuen ohiko eskultura figuratiborik egiten; harriak hustu egiten zituen Oteizak. Hutsuneak betetzen duen lekua, eskulturaren baitako hutsuneak du garrantzia haren obran.

Polemista sutsu eta kritikari zorrotz agertu zen gehienetan agintarien kultur politikaren aurrean. 1992 urtean Oteiza Fundazioa sortu zen Altzuzan (Egues haranean), han baitzeukan bizileku eta lantegietako bat.


Utzi iruzkina: