Ekainaren 6an Mintza Eguna Arrasaten

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2010-05-21 16:41

Urtero bezala Euskal Herriko Mintzapraktika egitasmo guztien festa antolatu da, aurtengoa seigarren edizioa izanen da eta Arrasaten ospatuko da.
Iruñerriko eta Tafallako Mintzakidetik kotxez joateko asmoa dugu.
Bazkari txartelak dagoeneko salgai daude Atarrabiako karrikaluze elkartean eta Iruñeko Karridendan (Xabier kalea, 4 Alde Zaharra). Bazkarian izena emateko 20 euro ordaindu behar dira.
Epea: Maiatzak 24, astelehena


Utzi iruzkina: