Aurkezpen ekitaldiak Iruñea eta Tafallan

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2007-11-02 10:09

Laugarren urtez,  egitasmoak Iruñerriko  eta Tafalla aldeko jendartean arrakasta izan duela esan dezakegu   eta hori ospatzeko ekitaldi berezi bezain xumeak antolatuko ditugu.


 Ekitaldiak, heldu den  azaroaren 7an (Iruñean) eta 8an ( Tafallan) eginen ditugu.

Azaroaren 7an, asteazkena, Zaldiko Maldiko elkartean, 20:00etan bilduko gara eta Aitor Txarterina ipuin-kontalariak Mintzakideren gainean egin duen hausnarketaz gozatzeko aukera izateaz gain askaritxo bat zerbitzatuko da.

Azaroaren 8an Tafallan eginen dugu ekitaldia, arratsaldeko 8etan   Gaztelekuan ( La Colasa), bertan Oskar Estanga musikariak emanalditxo bat eskainiko du eta  bertan ere askaritxo bat zerbitzatuko da.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.


ASTEAN ZEHAR IZANEN DIREN BESTE EKITALDIAK:

 
OSTEGUNA 8: MAHAI-INGURUA, “HIZKUNTZA SORKUNTZAN”. BATBIRALAU, euskal kulturaren Nafarroako Zirkuituaren aurkezpena.

TOKIA:  Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialeko baliabide gelan.

ORDUA: Eguerdiko 12etan.

PARTAIDEAK: Benito Lertxundi, Gari, Unai Iturriaga.

MODERATZAILEA: Hiart Leitza.

 

OSTEGUNA 8: IRUÑERRIKO KULTUR ZIRKUITUA.

PATXI ZUBIZARRETA: “10 mezu eta dei bat”.  Txema Garces eta Josetxo Goia-Aribe musikariekin.

TOKIA:  Atarrabiako Gune Eszenikoan

ORDUA: 20:00etan.

 



Utzi iruzkina: