Abenduko Ekintza Osagarria eta Biltokiko Mus Txapelketa

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2007-12-14 12:42

Aurreko ikasturtetan bezala Mintzakide egitasmoak Ekintza Osagarriak antolatzen jarraituko du. Ekintza osagarri hauek Mintzakide egitasmoan parte hartzen duten guztiei zabalik daude. Abenduko ekintza osagarria Zaldiko Maldiko elkarteak antolatzen duen Santo Tomas eguneko ospakizuna izanen da.
         Hurrengo ostiralean Urtarrilak 21 Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak Santo Tomas eguna ospatzen du. Bertan giro paregabea eta egun horretako ohitura jarraituz, txistorra jateko aukera izanen dugu. Arratsaldeko 8etan hasiko da ospakizuna eta ondoren Zaldiko elkarteak gabonetako saski bat zozketatuko du.

 

         Honekin asetzen ez baldin bazarete Txantreako Euskaldunon Biltoki elkarteak Abenduaren 23an, igandea, Mus Txapelketa azkarra antolatu du. Partidak hasi baino lehen musean euskaraz erabiltzen diren esamoldeen ikastaro laburra eginen da. Partidak bazkaldu ondoren jokatuko dira. Bazkariak 15€ balio du eta txapelketan parte hartzeak beste 15 bikote bakoitzeko.


Utzi iruzkina: