Etxe batek su hartu du Bilbon, baina ez da zauriturik egon

miferiblu 1456151387866 little jackass | 2007-03-13 12:58

Bilboko etxebizitza bateko bizilagunak irtenarazi behar izan dituzte gaur goizean suhiltzaileek, izan ere, sutea gertatu da bertan. Nahiz eta kalte materialak garrantzitsuak izan, ez da inor zauritu.

Goizeko 07.00ak inguru, ke-laino batek Bilboko Zumarraga kaleko etxebizitza bat estali du, hirugarren pisuan sutea hasi dela-eta.

Suhiltzaileak eta Ertzaintza sutearen lekura hurbildu dira, eta etxe horretako bizilagunak irtenarazi ditu segituan, eta azaldu dutenez, oraindik ezingo dira beraien etxeetara itzuli.

Suak kalte material garrantzitsuak sortu ditu, baina 08.00etarako sua itzaltzea lortu dute suhiltzaileek.

Azaldu dutenez, istripua berogailu elektriko batek sortutako zirkuitulabur baten ondorio da.


Utzi iruzkina: