Santiago egunean Jatara mendi ibilaldia
Aurtengo Santiago jai egune bestetatik ezberdine izen da. Alde batetik eguraldi aldetik uda txarra doanez, astelehen hau, 25a, ez da izen salbuespen egune. Euria botaka gau partetik, mendi tontorrak txapelakaz estaldute hodei bajuak direla medio, bizikleta martxa egin ezinik, baia honek ez dozku atzera bota, NO HAY COJONES esatea baino ez da falta.
Esan ta egin.
9:00tan Bizkaia tabernan kedada. Batzuk gozaldute agertu ginen baia beste batzuk ez. Baten bat ordue baino lehenau tabernan egon zan aspalditik itzaroten... Batan bat oihan lotu zan gustu gusture, jejeje.
Gogoz gozaldute ostean, martxan imini garez, 9:30ak inguruan. Bakio alderantza, gu bostak eta Maju.
Emerandosetik sartu ginen, aldapa batzuk pasau ta furgoneta aparka gindun. Behar dan moduen jantzi ostean, Maju askatu ta gorantza bota gendun. Euria zan, baia aurrera!!!
Kontakizunak bota ta bota ibili ginezan bide osoan, lasai ta apurke-apurke tontorrantza gerturatuten gindoazen einean. Lehenengo, Tollu mendiko tontorra ikusi gendun, 342 metroko altuera dekon postontzigaz. Hor konturatu ginen Jata-ko tontorrara helduteko ondino beste hainbeste metro igo behar genduzela.
Euria bota ta bota zebilela Zumetzako ermitara heldu ginen, ta handik aurrera azken aldapatatik gora iten gendun saiakera. Gorantza joan ahala euriaren presentzia gero ta ahulagoa zan, ta tontorrera heldu ginezenean haizea zebilen bertoko belarretan egoten zan eurie astinduten zauen moduen ta gugana bota.
Hodei bajuek ez zozkuen ezer ikusten utzi, ta bertoko klima hotzak handik ahalik ta arinen urtetea esaten zozkun. Fotografi batzuk atara ta handik hanka.
Beste aldetik jaitsi ginen, Bakiorantza, ta Jabitxuk esperientzidun mendizaleak guda zibileko proiektil bat erakutsi zozkun, berton utzia.
Aldapak gora, aldapak behera, heldu ginen bai furgonetara akabuen, barreak botata ostean, baita izerdia be.
Kontutan eukitea da gutariko bik, Erlantz eta Arkaitz-ek Jata lehenengo biderrez igo zabiela ta beste batek, Jonfer-ek mendizaletasuna hasi barrie duela ta oso txukun ibili zala. Ibilbidea espero baino luzeagoa ta denboraz be halaxe, baia danok pozik irten ginen ta gustora, neke trazarik egon barik ta pena batez, tontorreko ikuspegi politak ezin disfrutatuz hodeiengatik.
Jata hor dau, gaur ez zan bertotik ezer ikusten, baia biher edota etzi edota hurrengo egun baten bai, ta barriz joateak be badau aukera, beraz...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: